Letras Canciones:
196163
Usuarios Online:
1369
|
|
|
Begiratu atzean,
ortzimugak sutan,
gure begien zerutan.
Begiratu maitea,
amildegi ertzak,
biziak hilak,
ametsak.
Ez bilatu gauean, izar hura
zure begietan piztu da.
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.
Orain hemen gaudela
bidegurutzean,
utz ditzagun beldurrak
atzean.
Ez gara izan onenak,
beharbaka,
baina gure bizitza
izan da.
Mendetako kanta erditu da,
gure ordua heldu da.
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen,
gure ametsaren bidean
izan garelako,
oraindik ere bagara
eta beti izango gara.
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara. |
|
|
|
|
|
|